Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 28 junio 2011

KAOSA DESKODETU GABEKO ORDENA DA (Saramago)

Saramagok baino lehen, Hesiodok, beoziar jatorriko idazleak, zerbait pentsatu zuen kaosari buruz, eta ez kaosa letra xehez, Kaos, letra larria erabiltzen.
“Teogonia” deritzona idatzi zuen K.a.VIII. mendearen inguruan, eta hitz hauekin hasten da bere liburua.
…”Hasieran, Kaosa izan zen,….” Hesiodorentzat Kaosa zen lehenengo elementua, Kaosa, desoreka, desordena, baina Kaosak ezin zuen mundua gobernatu, beste elementu batzuk behar zituen, mundua hasteko; eta orduan Hesiodok pentsatu zuen nola azalduko eta ordenatuko zuen mundu hori, batez ere nola sortu zen mundua eta nola kontatuko zien greziarrei.

“…Gero, Gea (Lurra),bular zabalekoa, Olinpoko tontor elurtuan bizi ziren Hilezkor guztien egoitza ziurra. Eta azkena, eros, jainko hilezkorren artean ederrena.Kaosetik Erebo eta Gau Beltza sortu ziren. Era berean , Gauetik Eterra eta Eguna jaio ziren…
Gea, lehenbizi, neurri berdintsuko Urano izartsuaz erditu zen. Gero, Uranorekin Bat eginda, Ozeano korronte sakonekoa, Zeo ,Hiperion, Rea….sortu ziren”

Hesiodok metafora polit batekin azaldu zuen, dena zen kontrasteen borroka, Kaosa eta Amodioa; Amodioa eta Gorrotoa; Gea eta Saturno,eta k.a. VIII. mendean orduan bai zeukala merito pentsatu ,gure gaur egungo Saramagok ez du beste munduko gauzarik pentsatzen eta gainera ez da hainbesterako pentsatu duena.Antzinako Grezian, bai, ordea, eta gainera garai hartan.
Oso miragarria iruditzen zait nola eta han hasi zen pentsatzen pertsona bat, eta pentsatu zertaz
¡ Munduaren jatorria, nola moldatu naturaren elementu guztiak jainkoengan! Genealogia eta greziar mitologia osatu zuen, ordena lortuz.

Bai, baina, jakina, garai hartan ez zeukaten Play Stationik.

Harrigarriak dira mundua ulertzeko eta esplikatzeko lehen ahalegin haiek.

Anuncios

Read Full Post »

Read Full Post »